Hausnarketak


Ikasgai honetan zehar egin, eta horren ondorioz ikasi dugun guztia sintetizatzearren eta horretaz bakoitzak gogoeta bat burutzearren, jarraian Marigorringo Perez taldeko kide bakoitzaren hausnarketa bat utziko dizuegu. Lauhilabetean zehar burututako lan guztia taldeka egin dugun arren, hausnarketak pertsonalak izango dira bakoitzak bere sentimdu eta pentsamendu uztiak era libre batean adierazteko askatasuna izateko. Izan ere, taldeko hausnarketa batean, sarritan ez dira taldeko kide guztien sentimendu guziak adierazten.

Jugaitx Beitia

"Teknologia berriak" hitzak entzuten ditugunean, hezkuntzarako baliogarriak ez direla pentsatzen dugu askotan, horiek erabiltzean haurrek arreta galtzen dutelako, aproposak ez direlako, seguruak ez direlako... Baina oker gaude.

Ikasgai hau, teknologia berriak modu egoki batean eta ondo erabiliz gero, hezkuntza arloan oso garrantzitsuak direla jakiteko balio egin zait. Teknologia berriei esker, haurrek klaseak modu desberdin eta dinamiko batean jarraituko dituzte, eta hainbat informazio bilatu ahal izango dute Internet-en.

Horretarako, ezinbestekoa da irakasleak prestatuak egotea eta teknologia berrien inguruan behintzat, oinarri bat izatea, gaur egun gero eta gehiago erabiltzen direlako eta etorkizun batean ikasteko zein lan egiteko ezinbestekoak izango direlako.

Horregatik nire ustez, IKT ikasgaia Lehen Hezkuntzan ematen hastea komenigarria izango litzateke, haurrei txikitatik hauen erabilpen egokia sustatzeko.



Jugatx Beitia


Ikasgai honetan, hainbat gai jorratu izan ditugu hiruhilabete honetan zehar, hala nola, blogak, gaur egun sortzen ari diren teknologia berriak, aurrerapenak, web 2.0-ren sorrera eta eskola 2.0 kontzeptua. Horiek guztiak eta gure jakinminerako eta etorkizuneko erabilerarako interesgarriak diren beste hainbat kontzeptu azertu ditugu irakaslearen laguntzarekin. 

Baina orain ez ditugu horiek aztertuko, orain, hausnarketarako ordua da, beraz, Alaitzen metodoa jarraituz, begiak itxi eta denbora honetan zehar jorratutako guztia kontuan hartuta hausnarketa pertsonalari bidea utziko diogu. 

Nire aburuz, eta irakasleak pasa den egunean esan zuen bezala, teknologia berriak berez, ez dira ez txarrak ez onak, kontzeptu horiek gizakiok haietaz eiten dugun erabilerak markatuko ditu. Hortaz, hauek guztiak non, noiz, zergatik eta zertarako erabiliko ditugun jakinda horiek erabilpen interesgarri bat egin daitekeelakoan nago, haurrekin zein helduekin egonda. 

Hau guztia kontuan hartuz, IKTen erabilera Lehen Hezkuntzan egin litzakeelako ustea dut, hauek gure oraina eta etorkizuna markauko baitute eta umeak horretara bideratu behar ditugu hezkuntzaren bidez eta prozesuaren pausu guztiak betez.

Aitor Canton


Irakasgai honek guztiz harritu nau era positibo batean.
Neuzkan aurreiritzi eta eskema guztiak apurtu zizkidan hasi eta pare bat astera.

Hasiera batean teoria askoko irakasgaia espero nuen, azalpen teknikoz betea, astuna eta konplexua. Beraz, praktikak 3 ordu luzez ordenagailuetan emango genituela konturatzean interes handiagoa sortu zitzaidan irakasgaiarekiko.

Gainera, esan beharra dago oso interesgarria iruditu zaidala blog bat eraikitu izatea ikaskideon artean IKT munduan barneratzeko eta hauetaz ikasteko.

Bukatzeko, eta agian garrantzitsuena da, taldea konturatu garela klasean landutako gaiak eta teknologia berriak pisu handia izan dezaketela hezkuntzan.
Aurkikuntza honi mamia ateratzeko, klasean ikasitakoa Lehen Hezkuntzan erreflexatu nahi genuen egindako esfortzua; era honetan Sekuentzia Didaktiko baten adibidea sortu dugu  gure lana biribiltzeko.
Esatekoa da ere, orokorrean oso dinamika ona eraman dugula eta produktibitatea emankorra izan dela.

Jurdan Eeles

Ane Etxebarria


Beti pentsatu izan dut teknologia berrien inguruan asko nekiela, baina Irailetik ona konturatu naiz oso gauza gutxi dakizkidala. Ikastoletan 2.0 eskola proiektuan lan egiten dute eta oso garrantzitsua da maisu/maistrak IKT-en inguruan ezagutza minimo batzuk izatea. Horretaz gian, teknologia berriek ikaskuntza dinamikoagoa egin dezakete eta modu dibertigarri batean ikasteko balio dute. Beraz, oso garrantzitsua iruditzen zait irakasleak formatzea gai honen inguruan.

Niri dagokidanez, oso baliogarria iruditu zait gai hau, nahiz eta gure ikaskideek aurkeztutako programa eta ideia guztiak praktikan jartzea gustatuko zitzaidan. Hala ere, ulertzen dut denborarik ez dagoela eta aurkezpenekin leiho bat irekita geratzen dela, gero bakoitzak berearentzat garrantzitsuenak edo erabilgarrienak iruditzen zaizkion gaien inguruan sakondu dezan.

Teknologia berriak gure bizitzaren parte aktiboa dira, gauza guztietarako erabiltzen ditugu eta hauek ondo erabiltzearen garrantzia barneratu behar dugu. Askotan pentsatzen dugu internet gure seme-alabentzat segurua ez dela, baina ez da horrela. Hobekuntza asko daude gai horren inguruan, web orrialde askotarako sarrera blokeatu daiteke esaterako, baina niretzat irtenbiderik onena ez da web orrialde kaltegarriak blokeatzea, baizik eta gure seme-alabei erakustea nola erabili behar duten internet, zeintzuk diren orrialde kaltegarri horiek eta zergatik ez diren sartu behar. Debekuekin ez da ezer lortzen, ausartu egin behar gara internet eta teknologia berriak erabiltzen baina horretarako nola funtzionatzen duten ikasi beharra dago eta prozesu horretan parte hartu behar du eskolak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario